Pribatutasun Politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Goierriko Hedabideak, E.M.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Goierriko Hedabideak, E.M.k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.

Goierriko Hedabideak, E.M.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Goierriko Hedabideak, E.M.k, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.

Goierriko Hedabideak, E.M.k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Oriamendi, 32, 20200Beasain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 160 056 edo, bestela, goierri@hitza.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Goierriko Hedabideak, E.M.k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Goierriko Hedabideak, E.M.ren erantzukizunpekoak.

Goierriko Hedabideak, E.M.ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Goierriko Hedabideak, E.M.ri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Goierriko Hedabideak, E.M.ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

Goierriko Hedabideak, E.M.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Goierriko Hedabideak, E.M.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Goierriko Hedabideak, E.M.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.